XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Apari guzia izan zan gaztaiñak eta esnea.

Artu zuen apalondoan Martolok eskuan liburu zartxo bat, eta irakurri zuen: Biotz garbi eta sinismen biziaz eska zaiozu Jaungoikoari eguneroko ogia, eta lo egizu ardura gabe.

- Zer dezu liburu ori Martolo?.

- Au da, Don Kaskar, gure bizitzaren erdia, beiñ baiño geiagotan oeratu gera, urrengo goizeko gosaria non izango degun jakiñ gabe, baiño ez eskatu gabe eguneroko ogia; eta ala, gosea zer dan oraindik eztakigu, bada nunbaitik ere beti, zor edo lor, inguratu degu.

Ondoren irakurri zuen: Zure emazteak ezpadu egiñ nai zure borondatea, zuk egizazu arena eta izango dezute pakea.

- Egi au ondo ezagutu degu, Don Kaskar - esan zuen Martolok.

- Oraindik eztakigu zer dan senar-emazteen arteko aserrea.

Urrena irakurri zuen: Bizi bazera pobre, bizi zaite alegre, eta izango zaitzu aberastasuna baiño ere obe.

- Au ere egi aundia da - esan zuen Martolok -, eta bedorrek ikusi duen ezkero gure pobreza maian, ikusi beza ere gure alegria.

- Ia, Patxi - esan zion semeari -, artu dultzaiña, ta atera izkotzu ots batzuek.